Hodeiei begira

Kaletarra naiz. Peto-petoa. Baina, inguratzen gaituen natura elementuez jakiteko eta seme-alabekin deskubritzeko saiakera egiten ari naiz.

Larunbat goiza da eta gosaltzen ari ginela Euskadi Irratian Euskalmeteko kide bati egindako elkarrizketa batean hodeiei buruz aritu dira. Bertan, hemendik aurrera erabiltzeko asmoa dudan hodeiak ezagutzeko nazioarteko atlas bati buruz aritu dira hizketan.

Hona lotura:

https://www.wmocloudatlas.org/home.html

Eta, hona gaur etxetik hodeiei ateratako lehen argazkia:

Orain, zein hodei mota diren ikertzen hasi beharko!