PLEa

Nire blogaren aurkezpenean adierazi bezala, nire asmoa gure esku (hezkuntza munduan gaudenona bereziki) dauden tresnak ezagutarazi eta gure praktikak birpentsaraztea zen.

Blog hau osatzen noan heinean konturatzen ari naiz, nik ere badudala zertan hobetu asko.

Hasteko, tresnak ezagutzetik benetako erabilpenera egon daitekeen jauziaz ohartu naiz. Alegia, ikasleekin gutxi erabiltzen ditut.

Bigarrenik, konturatua nago ere, ezagutzen ditudan tresnen bilduma erabilgarri bat egin ezean, ez ditut denak gogoratzen.

Eta, azkenik, ezagutzen ditudan tresna asko oso azaletik ezagutzen ditut. Hau da, oinarrizko gauzak. Baina ez naiz duten zuku guztia ateratzeko gai.

Beraz, eta nire autokritika ez dadin kritika hutsean geratu, detektatu ditudan hobetzeo horiek konpontzen hasiko naiz.

Horretarako zer aproposagoa nire PLEa (Personal Learning Environment) eraikitzea baino?

Modu horretan, ezagutzen ditudan tresna guztiak mapa batean bildu eta haiei buruz egiten dudan erabilpena eta haiei buruz dudan erabilpenaz  gogoeta egiteko aukera izango dut.

Nire Ple

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude