hostokulunkariaz

Lehen hezkunta diharduen maisua nauzue eta Txingudi Ikastolan nabil tutore lanetan.

Alabaina, magisteritza ikasketak ez ziren niren lehen ikasketak izan. Aurretik Politika eta Administrazio Zientziak ikasi nituen, Kulturartekotasunari buruzko gradu-ondokoa egin nuen….eta pixkanaka ezarian-ezarian hezkuntza mundura iritsi nintzen.

Lehen Hezkuntzako ikasketak egin nituen eta ondoren 3. graduko ikasketak.

Ikasketetan bezaka, lan munduan ere ezarian-ezarian iritsi nintzen hezkuntzara.

Aurretik  biltegiko langile, supermerkatuko enplegatu eta antzeko zenbait lanetan jardun nuen. Gero, begirale, euskara irakasle, unibertsitateko irakasle eta, azken urteotan lehen hezkuntzako maisu.

Lanak gustuko izan edo ez, guztietatik ateratzen dira ikaspideak.

Esaera zaharrak dioen bezala: dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.

Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zait gure gaitasun profesionalak eta pertsonalak etengabe garatzea. Mundua eagutzeko eta munduan maneiatzeko tresnak ezagutu eta menperatzea.

 

 

One thought on “hostokulunkariaz”

  1. “Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen”:

    Esapide hori ez nuen ezagutzen eta oihartzun baikorra eta adoretsua dakar, zer esanik ez ni bezalako “Pilar” batentzat …ja,ja…: Eskerrik asko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude