PREZI

Gure ikasleentzako aurkezpenak prestatzerakoan edo beraiek aurkezpenak prestatu behar dituztenean, Power Point erabili ohi dugu. Tresna ona eta erabilgarria da, ez dago zalantzarik, baina ez da bakarra.

Beste tresnen artean nire gustukoena Prezi da. Ez da tresna berria eta jada ezaguna da gure artean. Hala ere, e da horren erabilia. Beldurra, konplexuegia denaren irudi okerra?

Nik Iraleko lan baterako erabili nuen eta aukera handiak eskaintzen ditu:

https://prezi.com/1uvdsijdyroj/zer-da-kultura-ondarea/

PLEa

Nire blogaren aurkezpenean adierazi bezala, nire asmoa gure esku (hezkuntza munduan gaudenona bereziki) dauden tresnak ezagutarazi eta gure praktikak birpentsaraztea zen.

Blog hau osatzen noan heinean konturatzen ari naiz, nik ere badudala zertan hobetu asko.

Hasteko, tresnak ezagutzetik benetako erabilpenera egon daitekeen jauziaz ohartu naiz. Alegia, ikasleekin gutxi erabiltzen ditut.

Bigarrenik, konturatua nago ere, ezagutzen ditudan tresnen bilduma erabilgarri bat egin ezean, ez ditut denak gogoratzen.

Eta, azkenik, ezagutzen ditudan tresna asko oso azaletik ezagutzen ditut. Hau da, oinarrizko gauzak. Baina ez naiz duten zuku guztia ateratzeko gai.

Beraz, eta nire autokritika ez dadin kritika hutsean geratu, detektatu ditudan hobetzeo horiek konpontzen hasiko naiz.

Horretarako zer aproposagoa nire PLEa (Personal Learning Environment) eraikitzea baino?

Modu horretan, ezagutzen ditudan tresna guztiak mapa batean bildu eta haiei buruz egiten dudan erabilpena eta haiei buruz dudan erabilpenaz  gogoeta egiteko aukera izango dut.

Nire Ple

PHP webquest

Gaur egun sareak aukera asko eskaintzen dizkigula gauza jakina da. Horiek ezagutzea eta zukua ateratzea baina, beste kontu bat da.

Gaurkoan tresna horietako bat ezagutzeko aukera izan dut: webquest-a.

Tresna erraza eta erabilgarria iruditu zait denboraz larri gabiltzan maisu maistrentzako.

Nahiko da jarduerak aldez aurretik planifikatzearekin ikasleentzako sekuentzia didaktiko praktiko bat osatzeko.

Hona nik sortutako fikziozko sekuentzia:

http://phpwebquest.org/newphp/webquest/soporte_mondrian_w.php?id_actividad=136291&id_pagina=1

Animatu!

Line.do

Lehen hezkuntzan historia lantzea benetako erronka da irakasleontzat. Guretzat ere abstraktuak diren denbora epeak erabiltzen ditugu, desagertutako zibilizazioei buruz jarduten dugu…

Gainera, kontuan hartu behar dugu gure ikasleen abstrakzio gaitasuna garatzen ari dela eta,  oso nekeza suertatzen zaiela gure azalpenak ulertzea.

Lan zail horretan oso lagungarriak zaizkigu Line.do bezalako tresnak.https://line.do/ww/denbora-aroak/v16/vertical

Freemind

Ikasten ikasi konpetentzia etengabe garatzen dugun konpetentzia da. Batzutan modu konzientean eta bestetan ez horrenbeste. Batzutan asmoak esplizitatu egiten ditugu eta, bestetan ez.

6. mailan ikasten ikastea modu esplizituan eta erabat intentzionalean landu behar dugu. Ikasleei ikasteko tresnak eskaini behar dizkiegu eta, tresna horien bidez ikasi.

Gaur egun eskemak eta mapa mentalak egiteko hainbat baliabide topa ditzakegu sarean. Guk horietako adibide bat bildu nahi izan dugu gure blogera: freemind.

Hona programa horren bidez sortutako buru-mapa  bat  (JPG modura igota dago, programak modu horretan esportatzekoaukera ematen baitu):GIZA GORPUTZAREN MUGIMENDUA

hostokulunkariaz

Lehen hezkunta diharduen maisua nauzue eta Txingudi Ikastolan nabil tutore lanetan.

Alabaina, magisteritza ikasketak ez ziren niren lehen ikasketak izan. Aurretik Politika eta Administrazio Zientziak ikasi nituen, Kulturartekotasunari buruzko gradu-ondokoa egin nuen….eta pixkanaka ezarian-ezarian hezkuntza mundura iritsi nintzen.

Lehen Hezkuntzako ikasketak egin nituen eta ondoren 3. graduko ikasketak.

Ikasketetan bezaka, lan munduan ere ezarian-ezarian iritsi nintzen hezkuntzara.

Aurretik  biltegiko langile, supermerkatuko enplegatu eta antzeko zenbait lanetan jardun nuen. Gero, begirale, euskara irakasle, unibertsitateko irakasle eta, azken urteotan lehen hezkuntzako maisu.

Lanak gustuko izan edo ez, guztietatik ateratzen dira ikaspideak.

Esaera zaharrak dioen bezala: dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.

Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zait gure gaitasun profesionalak eta pertsonalak etengabe garatzea. Mundua eagutzeko eta munduan maneiatzeko tresnak ezagutu eta menperatzea.

 

 

Kaixo mundua!

Hosto kulunkaria, adarrari lotuta haize ufadei eta urtaroen logikari kontra egin eta zuhaitzaren babesean mantentzen den hostoa da.

Hosto horrek ez du bere baitaz gaindi begiratu nahi. Munduaren aldaketei entzungor, tinko jarraitu nahi du bere adarrean, betidanik ezagutu duen adarrean.

Hezkuntzaren munduan dabilen profesional askori gauza bera gertatzen zaio. Bere inguruan gertatzen diren aldaketen beldur, orain arte mantendu duen adarrari lotzen dira.

IKTak, pedagogi berriak, lankideak edota ikasleen eskariak haize ufada bortitzak dira hosto kulunkariarentzak, baina hark ez du mundua ezagutu nahi.

Irakurtzen ari zaren blog honek, hosto kulunkariak laguntzeko asmoa du. Beren beldur eta usteak alboratu eta munduak eskaintzen dizkien aukerak probestu ditzaten.